|
Espainian badaude DOC band ® sistemarekin tratatutako plagiozefalia partzialki estaltzen duten erakunde batzuk. Horietariko bakarra da publikoa (Muface). Gainerakoak asistentzia sanitario pribatuko erakundeak dira eta bezeroarekin itzulketa partzialeko kontratua izan ohi dute.
CIGNAk behar-aitorpena egitea eta faktura aurkeztea eskatzen du. Datu antropometrikoak eskatu ohi ditu. Gastu medikuen itzulera eskatzeko formularioa:
http://www.cigna.es/docs/Solicitud%20de%20reembolso.pdf
MAPFREk txosten medikoa eta faktura aurkeztea eskatzen du. Tratamenduaren kostuaren % 80 ordaindu ohi du. Pazienteak banda bat baino gehiago beharko baditu, lehenengo txostenean adierazi beharko da. Gastu medikuen itzulera eskatzeko formularioa:
http://www.mapfre.com/pmapfre/es/m010su/m040sa/m015sg/susasg.shtml
MUFACEk eragindakoari 950 euro ordaintzen dizkio. Horretarako, ondoko baldintzak bete behar dira:
- gutxienez urtebete izatea
- neurokirurgialari batek kirurgia ez egin behar izateko aukera gisa adieraztea
- faktura aurkeztea
- neurrira egindako GAREZURREKO ORTESIA erabiltzeko medikuaren agindua aurkeztea. Erreferentzia-kodea 0630-89-001 da.
Gastu medikuen itzulera eskatzeko formularioa:
http://www.map.es/muface/prestaciones_sanitarias/prestaciones/common/Catalogo_Material_Ortoprotesico.pdf
SANITAS MUNDIk txosten medikoa eta faktura aurkeztea eskatzen du. Kostuaren % 80 ordaintzen du. Eskualdearen edo eremuaren araberako desberdintasunak daude. Gastu medikuen itzulera eskatzeko:
http://www.sanitas.es/jsp2/web/web18/recargar_ventana.jsp?v_proc=/jsp2/web/comun/const_frames.jsp
|