|
"Ahoz gora lo egin" kanpainen ondoren, bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren intzidentziak 2/3 egin du behera.
Beraz, gure aholkua da haurtxo jaioberriak ahoz gora oheratzea. Plagiozefalia trata daiteke, bat-bateko heriotza ez.
Baina kontuz:
Ahoz gora lo egitea garezurreko deformazioak izateko aukera handitzen duen faktorea da. Beraz, ahoz gorako etzanera eskuineko eta ezkerreko aldearen gaineko jarrerarekin tartekatu.
Zure haurtxoa gauean eta eguneko siestetan ahoz gora lotaratzeko 180 aukera desberdin dauzkazu. Ez erabili beti bera.
Adibidez
Gauetan maiz altxatzen bazara zure haurtxoa zaintzeko, hona jarraibide bat:
- denboraren 1/3 ahoz gora
- denboraren 1/3 eskuineko aldearen gainean
- eta denboraren beste 1/3 ezkerreko aldearen gainean.
Haurtxoak ez badu aparteko zaintzarik behar eta ordu asko jarraian lo egiten baditu, hona jarraibidea:
- Ahoz gora edo nahiago duzun aldearen gainean etzan
- Zu ohera zoazenean, aurkako aldearen gainean jarri gau guztirako
Gau batean ahoz gora, hurrengoan eskuineko aldearen gainean eta, hirugarren gauean, ezkerreko aldearen gainean jarri.
Eguneko siestetan kalkulatu zure haurtxoak guztira zenbat denbora lo egin ohi duen eta 3rekin zatitu
Emaitza (ordutan) horrek adieraziko dizu zenbat denbora eduki behar duzun ahoz gora, eskuineko aldearen gainean eta ezkerreko aldearen gainean. Zure seme edo alaba jarrera horretan mantentzeko, bere egoerari hoberen egokitzen zaion amarrua erabili.
Izararen azpitik tope arinak (eskuoihalak, burkoak, etab.) erabiltzea gomendatzen dizugu, hori izango da zure laguntzarik onena. Zure haurtxoak errefluxuen aurkako aulkian tratamendua egiten badu, saiatu jarraibide berak erabiltzen.
Posizio gomendatuak
Edozein jaioberrik ahoz gora lo egin behar du, burua eta gorputza txandaka alde bakoitzera biratuta, eta ahoz gorako etzanera alboko etzanera baino egokiagoa da.
Jaioberria esna dagoenean, bere sabelaren gainean jarri behar da bere lehenengo ariketa fisikoak egingo dituen posizio horretara ohitu dadin.
Alboko etzanera alternatiboa jarreraren ondoriozko plagiozefalia prebenitzeko eta, aldi berean, Bularreko Haurraren bat-bateko Heriotzaren Sindromea jasateko arriskua murrizteko bitarteko ona da.
Baina kontuz: Alboko etzaneran lo egiten duten haurtxoen Bularreko Haurraren bat-bateko Heriotzaren Sindromea jasateko arrisku erlatiboa ahoz gorako etzaneran lo egiten dutenena baino 2,2 handiagoa da. Alboko etzaneraren beste eragozpenetariko bat da ahoz gorako etzanera baino ezegonkorragoa dela. Oso hertsia bada, ahoz beherako etzaneran jar daiteke berriz. Beraz, azken gomendioa izango da gurasoek buruaren jarrera erdiratua (sudurra zeniterantz dagoela), eskuineranzko biraketa partzialak eta ezkerreranzko biraketa partziala txandatzea da, iraupen berdineko aldietan. Buruaren posizioaren errotazio hori jaioberria den aldian egin beharko litzateke, jaioberriak buruaren posizio bakarraren ohitura hartzea eragozteko eta horrela okzipitala lautzen hastea saihesteko.
Handitzen doan heinean, urtebete baino gutxiagoko bularreko haurrak bere gainean biratzen ikasi eta berez bere sabelaren gainean lo egiten duenean, ahoz gorako egotea gomendatzen dugu, ez baitago adostasunik ahoz behera egoteak arriskua eragiteari noiz uzten dionaren inguruan.
Haurtxoa esna dagoenean edo jolasteko gogoa duenean, oso komenigarria da gure zaintzapean jolasterakoan ahoz beherako etzaneran jartzea. Momentu horietan ez dago bularreko haurraren bat-bateko heriotzarako arriskurik, alderantziz, hori da bere mugimena garatzeko aukerarik onena.
Plagiozefalia azaltzen denean
Plagiozefalia azaltzen denean jarrera-aldaketak (nagusiki, aurkako aldearen gainean lo egitea, ahalik eta denbora gehien ahoz behera egotea, lautzearen aurkako alderantz jarduera fisikoa eginez, besotan edukitzea) eta lepoko muskulaturaren fisioterapia intentsiboa bateratu behar dira, egunero eta, fisioterapeutaren lanaz gain, etxean lan eginez.
3 edo 4 hilabete betetakoan, larritasun-mailaren arabera, tratamendu horri garezurreko banda ortopediko dinamikoen erabilera gehitu beharko zaio, eragindako pazienteak normaltasunera itzul daitezen. Aldi horren eta 12 hilabeteen artean lortzen dira emaitzarik onenak. Bularreko haurra handitzen den heinean, hobetzeko aukerek behera egiten dute eta 2 urtetik aurrera, jada ezin da tratamendu ortopedikorik erabili eta kirurgia bakarrik da baliagarria.
|