euskara
Web Médica Acreditada. Ver más información
Pulse para ver el Certificado de Web de Interés Sanitario
 
 

CRANIAL TECHNOLOGIES INC. enpresaren (CTI) DOC Band ® banda ortopedikoaren ezaugarriak.

 

Mundu-mailan merkaturatu zen lehen banda ortopediko dinamikoa da (1986).

Banda dinamikoaren kontzeptua beharrezkoa den puntuetan tentsio aktiboa aplikatzean oinarritzen da.

Food and Drug Administration (FDA) erakunde amerikarraren lehen onespena 1998an eskuratu zuen garezurreko ortesietarako.

FDAk 2005ean onartu zuen lehenengoz DOC Band ® kirurgia ondoko kasuetarako (kraneostenosia) erabiltzea.

Amerikan eta Europan banatutako 19 zentro ditu.

Plagiozefaliaren eta beste hainbat gaixotasunen 35.000 kasu baino gehiago tratatu ditu.

Kirurgia ondoko 600 kasu baino gehiago tratatzeko erabili da.

Ez da ohartu tratamendu ortopedikoak garapen neurologikoan edo garezurraren hazkunde normalean epe laburrerako edo luzerako ondoriorik eragiten duenik.

 

DOC band ® bandekin tratamendu ortopedikoa egitea honako baldintza hauetan da erabilgarria:

 

  • Jarreraren ondoriozko plagiozefalia (aurrekoa eta atzekoa)

  • Jarreraren ondoriozko brakizefalia

  • Jarreraren ondoriozko eskafozefalia

  • Garezur eta aurpegiko jarreraren ondoriozko deformazio mistoak

  • Kraneosinostosi klasikoaren kirurgia ondoko tratamendua

  • Kreaosinostosirako kirurgia endoskopikoaren kirurgia ondoko tratamendua

  • Garezurreko hezur parietaletako akatsen kasurako babesa eta birmoldaketa

  •  

Plastikoz fabrikatuta dago, arina da, ez du alergiarik eragiten eta paziente pediatrikoek oso ondo onartzen dute.

Egunero eta etengabe erabili behar da, bainurako, garbiketarako, lepoko ariketetarako eta janzteko bakarrik erantz daiteke.

 

visita cal metge
 

argazki-albuma


gurasoen arteko laguntza








webgune honetako argazki guztiak irudi-eskubideek babesten dituzte eta guraso edo tutoreen baimenarekin argitaratu dira

azken egunerapena: 2007ko urtarrila