euskara
Web Médica Acreditada. Ver más información
Pulse para ver el Certificado de Web de Interés Sanitario
 
 

Banda aktiboak versus banda pasiboak

 

bandes passives
Banda pasibo eta lokalen adibidea

 

DOC band ® garezurreko ortesi dinamikoa da, munduan merkaturatu zen lehena.

Estatu Batuetan, bai eta Espainian ere, gurasoen fororen batean banda aktibo eta banda pasiboei buruzko eztabaidak egon dira, paziente txikientzat baliagarrienak eta egokienak zein direnaren ingurukoan. Banda aktiboaren edo dinamikoaren kontzeptua ondo definituta geratzen da Cranial Technologies Inc. enpresak argitaratutako zientzia-artikuluetan (ikus Hasiera, 1994an eta 1998an klik egin) eta deformatutako garezurraren puntu gako batzuetan jardutea da naturalki birmoldatzen laguntzeko puntu gakoetariko bat.

Banda pasiboen irizpidea Clarren kaskoaren (munduan merkaturatu zen lehena) fabrikatzaileek definitu dute eta, deskarga-ferula gisa jarduten diren espazio libreak utzita, garezurraren hazkunde pasiboa laguntzean oinarritzen da.

Plagiozefaliaren tratamendu ortopedikoen emaitzen inguruan nazioarteko zientzia-aldizkarietan argitaratutako artikulu gutxiak DOC band® bandekin egindako aurrera begirako azterlanen ingurukoak dira. Ez da beste bandaren baten emaitzarik biltzen eta, are gutxiago, banda pasibo edo lokalena.

Askok pentsatzen du DOC band® eta banda pasibo baten arteko diferentzia bakarra ekonomikoa dela, banda guztiek prestazio berak dituztela. Baina hori ez da egia.

 

Plagiozefalia banda pasiboekin beharrean DOC band ® bandekin tratatzearen abantaila nagusiak honako hauek dira:

 

  • Tratamenduaren iraupenaren batezbestekoa 4 hilabetekoa da (5 astetik 6 hilabete bitartekoa). 3-6 hilabeteen artean tratamenduak 5-12 aste irauten du.

  • Bigarren bandaren erabili behar izatearen batezbestekoa % 12,5ekoa da (kasu berdinetarako banda pasiboek bi edo hiru aldiz banda gehiago eta DOC band ® banden denbora bikoitza edo hirukoitza behar izaten dituzte).

  • DOC band ® bandekin 6,9 hilabeteko haurtxoetan espero litezkeen hobekuntza portzentajeak % 60koak dira garezur-gangan, % 47koak oinarrian eta % 42koak aurpegian (1998ko datuak, egun emaitzak altuagoak dira).

  • Azaleko arazoen intzidentzia % 5 baino txikiagoa da.

  • Gauza ez da burua biribiltzea bakarrik. DOC band ® banden inguruko zientzia-artikuluetan frogatu da buruaren proportzio antropometrikoak errespetatzen dituztela, ez dutela hazkunde naturala eragozten, beren emaitzak denborarekin mantendu egiten direla eta ez dutela alterazio funtzionalik eragiten.

  • DOC band ® erosoa eta arina da, pazienteak lehenengo egunetik ohitzen dira.

  • DOC band ® bandekin bi urte bitarteko pazienteak trata ditzakegu.

  • DOC band ® banden fabrikazioa azken 18 urteetan tratatutako 35.000 kasuekin lortutako eskarmentuan oinarritzen da.

  • Pazienteak DOC band® bandekin tratatzen dituzten langileek oinarri mediko irmoa dute, Phoenixeko (Arizona, AEB) Cranial Technologies Inc. zentroan prestatzen dira eta enpresak gainbegirapen zuzena egiten du.

  • Cranial Technologies Inc. enpresak ez du banda-mota bakarra egiten, paziente bakoitzarentzat banda desberdina eta neurrirakoa fabrikatzen du baizik.

  • Cranial Technologies Inc. garezurreko deformazioak garezurreko ortesiarekin tratatzen eta horiek fabrikatzen bakarrik jarduten da.

  • Banda bakoitzak eta paziente bakoitzak Cranial Technologies Inc. enpresaren etengabeko ikerketa eta berrikuntzatik onura ateratzen du.

Forma kopia daiteke, baina emaitzak ez. DOC band ® bandarekin lan egiten duten Espainiako bi zentroak ondo kualifikatuta daude. Irisgarritasuna bada zure ahultasuna, gure azkartasunak denbora eta bidaiak aurreztuko dizkizu. Esperientzia, profesionaltasuna eta guztizko ardura dira bermerik onena.

 

 

argazki-albuma


gurasoen arteko laguntza








webgune honetako argazki guztiak irudi-eskubideek babesten dituzte eta guraso edo tutoreen baimenarekin argitaratu dira

azken egunerapena: 2007ko urtarrila