|
Fontanela nagusia urte eta erdira hasten da ixten. 2 urteetatik helduarora bitarte, garezurraren perimetroa zentimetro batzuk handitzen da, baina ez du forma aldatzen. Adin hori baino lehenago tratatzen ez diren deformazio guztiak iraunkorrak izango dira. Garezurreko deformazioak ez dira beren kabuz konpontzen.
Tratatu gabeko kasu batzuk azalduko ditugu:
3 urte / 3 urte / 3 urte / 5,5 urte
6 urte / 7 urte / 7,5 urte / heldua
4-7 hilabeteko haurrengan garezurreko ortesiarekin egindako tratamenduari buruz munduan argitaratu zen lehen artikulutik aterata:
- “Zenbait pazienterengan garezurraren forma zeiharra ezgaitasun estetiko iraunkor bihurtzen da”.
- “Tratamendua egin zuten lau pazienteek kaskoa etengabe erabili zuten bi edo hiru hilabetez, eguneroko bainua hartzeko bakarrik kentzen zuten. Kasu guztietan, garezurreko asimetriak nabarmen egin zuen hobera garuna hazi zen heinean eta buruak kaskoa betetzen zuen heinean… Tratatu ez ziren edo behar hainbeste tratatu ez ziren pazienteengan, garezur eta aurpegiko asimetria-mailak ez ziren aldatu hasierako ebaluaziotik lau-bederatzi hilabetera”.
- “Inoiz ez dugu jakingo tratatutako gure pazienteei plagiozefalia beren kabuz konponduko zitzaien eta, egin izan balute askoz ere denbora luzeagoa beharko zuten eta ez lukete inolako bermerik izango. Etorkizunerako, plagiozefalia larria duten paziente guztientzat eta beren kabuzko bistako hobekuntzarik ez duten hainbat hilabetetako deformazio ertainak tratatzeko kaskoa erabiltzea iradokitzen dugu”.
|
|