euskara
Web Médica Acreditada. Ver más información
Pulse para ver el Certificado de Web de Interés Sanitario
 
 

Garezur eta aurpegiko deformazioak beti existitu izan dira, nahiz eta inoiz ez diren egungo maiztasun eta laztasunarekin azaldu. Nagusiki, hiru dira: plagiozefalia, brakizefalia eta eskafozefalia. Ezagunena plagiozefalia da eta, batzuetan, bere izena erabiltzen da guztiez orokorrean hitz egiteko.


nen gronxador plagiocefalia casc

Plagiozefaliaren garezur-ortesien bidezko lehen tratamendua Sterling K. Clarrenek argitaratu zuen (1979) eta banda pasiboak erabili zituen. Jeanne Pomatto-Hertz (1986) Cranial Technologies Inc., CTI, (1988) enpresa iparramerikarraren fundatzaileak DOC band® deituriko garezur-ortesi dinamikoa asmatu eta patentatu zuen, plagiozefaliaren diagnostikorako eta tratamendu egokirako oinarri modernoak finkatu zituen eta 1994ko eta 1998ko bere oinarrizko zientzia-lanetan argitaratu zituen.

Bere lanengatiko gure interesaren (1998) eta, ondoren, Cranial Technologies Inc. mundu-sarean prestakuntza jaso eta sartzearen ondorioz, 1999an Espainian bi zentro zabaldu genituen plagiozefaliaren tratamendurako, haren protokoloetan oinarrituta. Urte hartan bertan jarri genuen abian gure lehen web-orria, plagiocefalia.com, esparru horretako ingelesa ez diren hizkuntzetako hutsunea betetzen zuena. Hortik aurrera lan kliniko ikaragarria hasi zuen, bai eta gizarte-mugimendu garrantzitsua ere; gure profesionalek Interneten gurasoentzako foroa sortu dute, haien sinadurak bildu dituzte eta, azkenik, eragindako haurren gurasoen elkartea sortu dute.

2003an argitaratu zuen John A. Persing kirurgialari plastiko eta neurokirurgialaria lehendakari zuen American Academy of Pediatrics elkarteko zientzia-batzorde batek, lehenengoz garezurra birmoldatzeko bandak erabiltzea ofizialki gomendatzen zuen zientzia-artikulua.

Espainian, hainbat pediatria-kongresutan parte hartu dugu DOC band® sistemarekin izandako gure emaitzak azalduz, gurasoentzat zientziako eta dibulgaziozko artikuluak argitaratu ditugu eta, egun, administrazio politiko sanitarioak eta pediatriako akademia-erakundeak gai horretan inplikazio aktiboa izateko kanpaina egiten ari gara.


sagrada

Gaur, 8 urte beranduago, gure web-orria berritu dugu pediatriako ehunka paziente DOC band® garezur-ortesi aktiboarekin tratatuta hartutako esperientzian oinarrituta. Aurrekoak xehetasun ugari zituen, baina honek zuzenagoa eta bisualagoa izan nahi du, dibulgaziozko eta zientziako helburu argiak galdu gabe.

Bertan, eragindako pazienteen gurasoek beren seme-alaben arazoaren diagnostiko egokiagoa egin ahal izango dute, testuak irakurri eta aurkeztutako kasu klinikoak begiratuta.

Normala zer den eta ez den bereizten ikasiko dute, jaiotzatik egindako jarrera-aldaketa sinple batzuek plagiozefalia saihestu dezaketela ikusiko dute eta, berezko edo birjartzeko eta fisioterapiako tekniken laguntzarekin hobekuntzaren bat espero izateko beranduegi bada, garaiz egindako tratamendu ortopediko batek arazoa konpon dezakeenaz konturatuko dira.


Honako hauek dira gure helburuak:

  • gurasoak laguntzea, zientzia-informazioa eskainiz

  • prebentzioa guztion zeregin bihurtzea

  • eragindako pazienteak adinik onenean eta frogatutako eraginkortasuneko metodorik

  • onenekin trata daitezen lortzea

  • ondorio fisiko eta neurologikoak saihestea

  • gizarteari, oro har, eta pediatria-alorrari, bereziki, gaiak garrantzi handia duela ohartaraztea, plagiozefaliaren tratamendua ahalik eta goiztiarrena eta eraginkorrena izan dadin



 

argazki-albuma


gurasoen arteko laguntza








webgune honetako argazki guztiak irudi-eskubideek babesten dituzte eta guraso edo tutoreen baimenarekin argitaratu dira

azken egunerapena: 2007ko urtarrila