|
1974an hasi zuen Centro Médico Craneofacial (CMC) zentroko taldeak jaioberriaren eta bularreko haurraren garezur eta aurpegiko anomalien tratamenduaren esparruko ibilbidea.
Espainiako ospe handiko pediatria-ospitaleetan prestakuntza pediatriko eta kirurgikoa jaso ondoren, bertako profesionalak irakaskuntzan jardun dira, kirurgia pediatrikoko taldeak zuzendu dituzte, hainbat kongresu nazional eta internazionaletan parte hartu dute eta, horietariko batzuetan, komunikazio onenaren saria jaso dute.
1974az geroztik, kirurgiak ikaragarri egin du aurrera, garezur eta aurpegiko kirurgia, ehun-hedapena, garezurreko kirurgia endoskopikoa, hezurren distrazioa eta banda aktiboen bidezko garezurraren tratamendu ortopedikoa sortu dira.
Jarrera-plagiozefalia garezur-bandaren bitartezko tratamenduagatiko interesaren ondorioz (1998), Centro Médico Craneofacial zentroko taldeko kide guztiak berariazko prestakuntza Phoenixeko (Arizona, AEB) (1999) Cranial Technologies Inc. (CTI) zentroan jaso dute eta, urtero, Iparramerikako zentroaren zuzendaritzapean etengabeko prestakuntza ere jasotzen dute.
1999az geroztik, Bartzelonako zentro medikoa DOC band™ teknika ortopedikoaren erabilerako Europako erreferentzia-zentro bakarra izan zen, 2003an Madrilen kontsulta bat eta 2005ean, Cranial Technologies Inc. Enpresak, Londonen beste bat ireki zuen arte.
1988tik 2005era, Cranial Technologies Inc. enpresak garezur eta aurpegiko deformazioen 35.000 kasu baino gehiago tratatu ditu DOC band ® sistemarekin; 12 zentro propio eta 9 zentro lizentziadun ditu, eta horien artean daude Espainiako biak.
Centro Médico Craneofacial zentroak Espainian (1998-2006) plagiozefaliaren diagnostikoa eta tratamendua hedatu eta hobetzen laguntzeko egindako jarduerak honako hauek dira:
- URL http://www.plagiocefalia.com webgunea sortzea (1999).
- Yahoon Plagiozefalia gurasoen foroa sortzea (2003ko urria); 450 kide baino gehiagoren parte-hartzea du eta horiek 3.300 mezu baino gehiago bidali dituzte: http://es.groups.yahoo.com/group/Plagiocefalia/
- 1999ko apirilaren 27tik 30era Sevillan egin zen Pediatriako VII. Transmed kongresua, Obstetrizia, perinatologia eta pediatria kongresuan zientzia-komunikaziorik onenaren saria jasotzea, APAEren lankidetza zientifikoarekin, “Bularreko haurraren garezurreko eta aurpegiko jarrera-deformazioak tratamendu ortopedikoaren bidez zuzentzea” lanarekin.
- Espainiako Pediatria Elkartearen eta Espainiako Kirurgia Pediatrikoko Elkartearen aintzatespena, beren orrian gurerako esteka jartzeko baimena eman baitzuten.
- eragindako pazienteen gurasoen sinadurak biltzen hastea, administrazioei entregatzeko.
- Plagiozefalia eta bestelako deformazioak dituzten haurren gurasoen elkartea sortzen laguntzea (2006).
- elkarte horrekin batera dibulgazioko kartelak eta triptikoak argitaratzeko laguntza ematea eta horiek lehen mailako eta ospitaleko asistentziako Espainiako zentro pediatriko guztietan banatzea.
Ekintza berriak:
- Bartzelonako Sant Joan de Déu Ospitaleko Neurokirurgia Pediatrikoko zerbitzuburu Josep Maria Costa doktoreak antolatu zuen eta 2006an ospitaleko Irakaskuntza Eraikineko Auditorioan egin zen “Kraneostenosia eta plagiozefalia. Kirurgia? Garezur-ortesia? Errehabilitazioa? Behaketa? adostasuna bilatzen” jardunaldietan parte hartzea (2006ko urriak 20).
- Prentsan plagiozefaliari eta sortzetiko muskulu-tortikolisari buruzko bi zientzia-artikulu argitaratzea.
|
|