euskara
Web Médica Acreditada. Ver más información
Pulse para ver el Certificado de Web de Interés Sanitario
 
 

Horma gainditzea

Plagiozefalia duten haurren gurasoen aurrean, askotan, gainditu ezin den horma bat altxatzen da.

Profesional garen aldetik, ez dakigu zergatik jarreraren ondoriozko plagiozefaliak, brakizefaliak eta eskafozefaliak ez duten beste gaixotasun edo deformazio ortopediko pediatriko batzuen arreta bera merezi, nahiz eta horietariko batzuk erikortasun eta larritasun askoz ere txikiagokoak izan.

Zalantzak badituzue, Pediatriako Akademia Amerikarraren iritzi kualifikatua kontsultatu. Hasieran aurkituko duzue artikulu bat.

 

Baina mendebaldeko mundu aurreratuan ohikoa da

  • ez diagnostikatzea edo berandu diagnostikatzea.

  • eta garaiz diagnostikatzen direnean garrantzia kentzea.

  • arazo “estetiko” gisa ikustea eta ez deformazio gisa.

  • guraso askok tratatu nahi izatea eta pediatrek ez dela komeni esatea.

  • beste batzuek, aukerak ezagututa, gurasoei gaiaren inguruko informazio erabilgarria ezkutatzea.

  • ondoko esaldiak entzutea: “hori ez da ezer”, “zure obsesioa da”, “ez obsesionatu”, “bakarrik konponduko da”, “denborarekin hobera egingo du”, “ilearekin ezkutuan geratuko da”, “inor ez da perfektua”, “seguru guk ere badugula zer edo zer”, “aitak ere forma hori du”…

Geratzen zaigun sentsazioa da diagnostikatzeko hilabeteak edo urteak behar diren hainbat gaixotasun arraro horietarikoren baten aurrean gaudela; aldiz, plagiozefalia oso ohikoa da eta begiratu hutsarekin erraz diagnostika daiteke.

 

Baina alderdi fisikoaz gain,

  • pertsona orok bere irudi simetriko eta proportzionaturako eskubidea du.

  • eragin morfologikoa askotan oso gogorra da, zenbait kasutan kraneosinostosi sinple eta konplexuetan baino okerragoa, eta horrek, zalantzarik gabe, arazo psikologikoak eragingo ditu lehen haurtzaroan eta nerabezaroan.

  • tratatu gabeko kasuetako eragin funtzionala garrantzitsua izan daiteke. Plagiozefalia ez da akats fisikoa soilik.

 

 

argazki-albuma


gurasoen arteko laguntza








webgune honetako argazki guztiak irudi-eskubideek babesten dituzte eta guraso edo tutoreen baimenarekin argitaratu dira

azken egunerapena: 2007ko urtarrila