euskara
Web Médica Acreditada. Ver más información
Pulse para ver el Certificado de Web de Interés Sanitario
 
 

Arazo funtzionalak

  • Miller eta Clarrenek argitaratu zuten tratatu gabeko plagiozefalien % 39,8k heltze-atzerapen neurologikoa eragiten dutela.

  • Kordestani eta bere laguntzaileek (2006) tratatu gabeko plagiozefalia zuten 110 paziente aztertu zituzten eta honako hau ikusi zuten: % 19k atzerapen psikomotor ertainak ditu, % 7k atzerapen psikomotor garrantzitsuak, % 7k atzerapen kognitibo ertainak eta % 3k atzerapen kognitibo garrantzitsuak.

  • Gure profesionalak tratatutako haurrekin azterketa prospektiboak egiten ari dira afektazio funtzionalaren maila adinaren, sexuaren, deformazio-motaren eta larritasunaren arabera zehazteko.

 


Arazo funtzional neurologikoak

Ikus artikulua

 

Sortzetiko muskulu-tortikolia

Plagiozefalia-portzentaje oso altuak izaten du. Askotan ez da antzematen. Begien planoa eta bi belarrien altuera horizontaletik desbideratuta egoteak, alde baterantz biratzeko zailtasunak edo beti alde beraren gainean lo egiteko joerak pentsarazten digute bularreko haurrak sortzetiko muskulu-tortikolia izan dezakeela. Zure seme edo alaba atzetik begiratuta argazkikoa bezalako toles bat ikusten baduzu, ziurrenik tortikolia izango du.

Garrantzitsua da garaiz, egunero eta beharrezkoa den epean zehar tratatzea.

Tratatu gabeko edo sendatu gabeko sortzetiko muskulu-tortikolien ondorioak oso larriak dira, plagiozefaliak eragindako garezurraren berezko deformazioari lepoaren desbiderapenak eragindako aurpegiko deformazioa gehitzen zaiolako.

Ikus artikulua

 

Entzumen-arazoak

Artikulu bakarra da plagiozefaliaren ondoriozko balizko entzumen-alterazioez hitz egiten duena. Ikerketa gehiago egin beharko lirateke azterlan horren garrantzi klinikoa zehazteko.

Ikus artikulua

 

Ikusmen-arazoak

Hiru artikulu daude plagiozefalia duten pazienteengan ikusmen-arazoak aurkitu dituztela aipatzen dutenak. Honako hauek dira:

1. artikulua, 2. artikulua, 3. artikulua

 

argazki-albuma


gurasoen arteko laguntza








webgune honetako argazki guztiak irudi-eskubideek babesten dituzte eta guraso edo tutoreen baimenarekin argitaratu dira

azken egunerapena: 2007ko urtarrila