euskara
Web Médica Acreditada. Ver más información
Pulse para ver el Certificado de Web de Interés Sanitario
 
 

Jaioberriaren burua helduaren buruaren ¾ inguru da (aldiz, bere gorputza helduen altueraren ¼ baino gutxiago da). Buruaren muskulu-kontrola ez da hiru hilabete izan bitarte hartzen. Horregatik, oso garrantzitsua da bularreko haurrari jarrera aldatzen laguntzea, gehiegizko presioaren ondoriozko deformazioak saihesteko.

  • Haurtxo handi eta lotiek deformazioak izateko joaera handiagoa izaten dute.

  • Lehenengo seme-alabak direnek, gurasoen esperientzia faltaren ondorioz.

  • Bigarrenek, denbora gutxiago eskaintzen zaielako.

Adin gestazionala

  • Prematuritatea faktore hartaratzailea da jaio ondorengo kasuetan, eskafozefalia maizago gertatzen da garai aurreko haurtxoengan.

  • Helduondoko fetuek jaio aurreko deformazio gehiago izaten dituzte, orokorrean, plagiozefalia eta brakizefalia.

Sexuari dagokionez

  • Plagiozefalia mutilengan neskengan baino 2 aldiz gehiago ematen da.

  • Brakizefalia mutilengan neskengan baino 2 aldiz gehiago ematen da.

  • Eskafozefaliak berdin eragiten die neskei nahiz mutilei.

Motei dagokienez

  • Jarreraren ondoriozko plagiozefaliak gehiago eragiten dio eskuineko aldeari ezkerrekoari baino.

  • Brakizefaliak gehiago eragiten die haurtxo handi eta lotiei.

  • Eskafozefaliak gehiago eragiten die garai aurrekoei.

Jaio aurreko kausak

  • Haurdunaldi anizkoitza.

  • Fetu handia (makrosoma).

  • Fetu postmaturoa.

  • Pelbisaren eta fetuaren arteko desproportzioa.

  • Denbora gehiegiz ahokatuta egotea.

  • Uteroko tumorazioak (mioma.).

uter
bessons

 

Jaio ondoko kausak

  • Beti alde beraren gainean lo egitea: plagiozefalia.

  • Beti ahoz gora lo egitea: brakizefalia.

  • Burua ondo itsatsita duela zeharka lo egitea: eskafozefalia.

  • Sortzetiko muskulu-tortikolia.

  • Denbora gehiegiz ahokatuta egotea.

  • Aulkian, organ edo hamakan ordu gehiegiz erdi eserita egotea.

Sortzetiko muskulu-tortikoliak plagiozefalia duten haur askori eragiten die. Beharrezkoa da ahalik eta azkarren antzeman eta tratatzea.

 

argazki-albuma


gurasoen arteko laguntza








webgune honetako argazki guztiak irudi-eskubideek babesten dituzte eta guraso edo tutoreen baimenarekin argitaratu dira

azken egunerapena: 2011 ko urtarrila